Urakapinak batzera!

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2019ko ots. 7a, 09:40

Ufala dator fasia bukatuta, uda aurretik  emon gontsan ongi etorrixa Urakapinak batzen fasiari. Bi saio horretan, zubiko gunian izaera definitziari ekin gontsan. 

Udatik bueltan, prozesua gidatzen gabizen taldiak sentidu genduan hausnarketa biharra, prozesuari norabide bat emotiari begira. Tarte horretan, batu ginan prozesuan parte hartu daben kide batzuekin  eta baitta Joxemi Zumalabe fundaziñoko adituekin be bai.

Udazkeneko hausnarketa lanak eginda, aurrera begirakua berdefinidu dittugu, eta, urtarrilian, taldiekin batu gara berriz, gune honen funtzionamendua eta errealitatian izango dan hori irudikatzen hasteko. Oinguan, berriz, zuekin, norbanakuokin batu nahi dogu, herritarrokin. 

Horretarako, otsailaren otsailaren 16an, zapatua, elkartuko gara gaztetxian, 11:00-13:00 bittartian. Bertan, errepaso arina emongo dotsagu orain arteko ibilbidiak emondakuari, eta, ostian,  ahaleginduko gara teoriatik praktikarako saltoa egiten. Betiko moduan, horretarako metodologia partehartzailia erabiliko dogu.

Beraz, bertan elkartuko garalakuan... eskerrik asko eta laster arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.