Hilabetietako prestaketen ostian, azkenik heldu jakun prozesua martxan jartzeko momentua, eta, urduritasun puntu batekin, baina batez be ilusinoz beteta ekin zotsagun “ufala dator” moduan izendatu genduan 1. fase horri. Oin, 1. atala ixtiar garen honetan, esan geinke ufala demasa izan dala, eta ilusinoz, parte-hartze zabalez eta ideia berriz kargatuta etorri jakula.
Dakizuen moduan, otsailian hasi eta apirila bukaerara bittartian 1. fasian murgilduta egon gara. Saiuetan azaldu dogun moduan, fase honetako helburu nagusixa ahalik eta jende kopuru haundixenari zelako gunea eta zertarako nahiko leuken galdetzia izan da. Horretarako, bi bide nagusi erabili dittugu; batetik saio parte-hartzailiak eta bestetik inkestak.
Eragilieri dagokixonian, harrera oso ona euki dau gure proposamenak. Saiuetan parte hartu dabe bestiak beste, Sare eta Harrera elkartiek (6 lagun), Urrats Dantza Taldeak (8), Sabinen lagun taldiak (6), Pil-pileaneko hainbat kidek (6), Korner Moreak (3), Gure Esku Dagoko hainbat lagunek (7) eta Atxolin Guraso Elkarteak (6). Guztira beraz, herriko hainbat eragileetako 42 lagunek hartu dabe parte iritzixa emoteko 1. saio hauetan.
Inkesta bidez, aldiz, honako eragiliek eman doskue euren iritzixa: Mendi Taldiak, Asier eta Iñakiren omenezko pelota txapelketiak, Soraluzeko bertso eskolak, Bidetxior kontsumo taldiak, Kukumixo aisialdi taldiak, Soraluzeko Musika Eskolak eta Tripa-festak. Bide honetatik 20 bat lagunen iritzixa jaso dogu.
Apirilian zihar, ordea, norbanakuen txanda izan da. Hasieran aurreikusitta geunkazen 3 saiuetatik bi soilik burutu genduzen arren (apirilaren 21eko saiora ez zan herrittarrik bertaratu), beste bi saiuetan parte-hartzia zabala eta anitza izan dala esango genduke. Guztira 38 lagunek hartu dabe parte saio hauetan. Berotzeko jolas txiki batzuen ostian, heldu zein gazte, gaztetxeko kide ohi zein gune honekin kontaktu gutxi eduki daben jendia… guztiok batera, giro atsegin eta lasaixan emon ahal izan zeben euren iritzixa. Saiuak amaittutakuan gainera, pikoteotxo bat prestatu genduan, modu informalaguan nahi eta ahal zebanak gaixaz berba egitten jarraittu zeixan.
Saiuetara agertzerik izan ez zeban hainbatek, eragilien artian egin zan moduan, euren iritzixa helarazteko inkestak bete dittue, 14 herrittarrek hain zuzen ere.
Hortaz, izan saiuetara etorritta edo inkesta betez, “ufala dator” fasian, 110 bat herrittarren iritzixak jaso dittugu, eta ez da marka makala! Gainera, gehienguak 2.fasian parte hartzeko asmua azaldu dau.
Horregaittik, prozesu honen prestaketan gabizenon partetik, ez dogu fase hau itxi nahi zuei, herrittarroi, eskerrak emon barik. Gure ahaleginak demaseko erantzuna euki dau zuen partetik. Asko izan zarie zuen ilusinua, zuen esker-ona edo eta animuak eman doskuzuenak, eskerrik asko!
Orain jasotako informazino guztia lantzen eta antolatzen dihardugu buru-belarri, ahalik eta azkarren txostena osatu eta 2. fasia abiatzeko.
Besterik gabe, eskerrik asko berriz, eta espero dogu erreka ertzian egingo dogula topo, ufalak lagatako urakapiñak danon artian batzen. Bittartian, ondo izan!
”Gaztetxian etorkizunaz hausnartzeko beharra sentitu dogun gazte talde bat”