Norbanakoen iritzia jasotzeko saioak hasiko dira gaur Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Gazteria 2018ko api. 10a, 11:38

Juventud Gonzaga, Centro, Gaztetxia...eta orain zer? Galdera horri erantzun nahixan hasi dogu prozesu partehartzailia eta eragiliekin saiuak egin ostian, norbanakuen txanda izango da oin.

Horretarako 3 data ezberdin proposatzen dittugu (ikusi kartelian) aukeratzeko. 
 
Ordu eta erdiko saio batera gonbidatzen zaittugu, gaztetxia zertan bilakatuko dogun irudikatzen hasteko.
 
Animatzen zara? 
 
Hala bada, erreza da egin behar duzuna:
1.Egokixen datorkizun eguna aukeratu.
2.Besterik gabe, lasai etorri, zure iritzixa garrantzitsua da ta.
 
Bertan alkartuko gara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.