Indie eta rock musika "Barixakool" jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2018ko api. 2a, 21:26

Barixaku gauean, 22:30etik aurrera, Enders eta Indian Feathers taldeek joko dute Gaztetxean, Barixakool jaialdiaren barruan. Soraluzeko Gaztetxeak eta ErrekaZuloko musika zale batzuek antolatu dute indie eta rock gaua.

Enders taldea rock talde gazte eta potentea da eta taldekiderik gehienak soraluzetarrak dira. Indian Feathers taldea, berriz, Donostiatik dator eta indie musika jotzen du.

Sarrera doan izango da, animatu eta zatoz!!