Lehenengo fasian, “Ufala dator!” moduan izendatu dogun honetan, eragile eta norbanakuen iritzixak batzeko ahaleginian gabiz. Honezkero osatu dogu 1. urratsari dagokixon lehenengo atala. Izan be, herriko hainbat eragilekin kontaktuan jarri ostian, saio batzuk burutu dittugu. Danera, 16 eragilekin egin doguz harremanak, eta hauetatik 8-k hartu dabe parte guk prestatutako saiuetan. Gainerako 8 eragiliak, berriz, inkesta baten bittartez helduarazi doskuez euren iritzixak. Eskertzekua benetan eragileen erantzuna eta parte-hartzia.
Lehenengo txanda honen ostian, norbanakuen momentua da. Berehala zabalduko dittugu norbanako gisa parte hartzeko deialdixak. Saio honek egingo dittugu eragiliekin jarraittu dogun antzerako metodologia erabiliaz, eta zabalik egongo dira interesa daukan herrittar daneri.
Beraz, badakizue, animatu eta bertaratu! Ederra izango da ta!