GAZTETXIAN BERRI II

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2017ko abe. 5a, 13:58

Gaztetxiaren etorkizunaz kezkatuta agertu ginan kide batzuk idatzi honen bittartez, ibilbide honen zein puntutan aurkitzen garan azaltzia da gure nahixa.

 

 

Uda aurretik kaleratu genduan idatzixan aipatu bezela, urtez urte Soraluzen egondako Gaztetxe eredua agortuta gelditu dala ondorioztatu genduan. Hori dala ta,  Gaztetxiaren etorkizunaz kezkatuta agertu ginan kide batzuk batzen hasi ginan. Hori abiapuntu hartuta, guniari zein erabilera eman eta gune hau zertarako bideratuko dan berpentsatzeko prozesu parte hartzaile bat martxan ipintzia da gure asmua.

 

Idatzi honen bittartez, ibilbide honen zein puntutan aurkitzen garan azaltzia da gure nahixa. Une honetan, jarraikortasunez ari gara batzen prozesua diseinatzeko.  Prozesua parte hartzailia izan dadin dinamika eta metodologia egokixenak ezagutzen eta bilatzen gabiz. Uste baino denpora eta lan gehixago eskatzen dabenez, udazkena barne lanketa honetarako erabiliko dogu. Hortaz, neguan prozesua herrira begira martxan jartzia aurreikusten dogu.

 

Bixen bittartian, gune hau zabalik mantetziaren alde egiten dogu, berez irabazitta daukan bizixa galdu ez deixan. Honen adibide dira:

  • Hilabete bukaeraro egiten diran Tripa Festa arrakastatsuak.
  • Aurten be, urtez urtez bezela herrixari eskeintza egitteko asmoz, Gaztañerre egunian bazkarixa eta ostekuak antolatzia.
  • Herriko gazte batzuk urtarrilian Madrilen izango duten epaiketarako dirua ateratzeko barra zabaltzia eta kontzertuak eskaintzia Gaztañerre egunian.

 

Aurrez esan genduan bezela, Zubixan zer taldekuok prozesua diseinatzen eta Gaztetxiaren kudeaketa minimuaz (gastu finkueri aurre egin, erabili nahi dabenekin harremana eta irizpideak elkarbanatzia, ….) arduratzen gabiz; baina gune hau herrittarrentzat erabilgarri dauala azpimarratu nahi dogu. Beraz, baten batek Gaztetxia erabili nahiko balu edota prozesuaren diseinuan parte hartu, gurekin harremanetan jarri deila hona idatziz:

 zubixanzer@gmail.com

 

Udazken goxo on eta negura arte!