Tripa Festa lan taldearen oharra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2016ko ira. 29a, 09:58

Tamalez, beste behin be, albiste dira Soraluzeko paretak, kolorerik gabe bizitzera kondenatu dittuztenak.

Hileko azken ostiraletan, herrittarreri osasuntsu eta goxo jateko gune bat eskeintzeko asmoz antolatzen dogu Tripa Festa. Herrixari gogotsu egindako ekarpena da hau.

Aurtengo ikasturtian ekimenakin jarraittuko dogula herrixari zabaltzeko eta kaliak kolorez betetzeko helburuz egin genduan zubiko murala joan dan astian. Ostegun arratsaldez burutu genduan, kaliak jendez beterik zerela. Umiak, gaztiak, helduak… adin ezberdinetako herrittarrak hurbildu jakuzen euren onespena emotera. Eta emaitzak baino, prozesuak emozionatu zittuan, gaztetxuenak batez be; sormen adierazpen erakargarri bat ikustiak. Horregaittik ez dogu ulertzen alkatiari oniritzixa eskatu bihar izatia. Ezta eskatu ez izanaren ondorixua be.

Ez gara adituak sukaldian, ezta paretak koloreztatzen be. Gustoz eta asmo onez, herri-bizitzari ekarpena egiteko ekimenak dira bixak. Inork eskatu edo agindu gabe.

TRIPA FESTA lan taldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.