XV. Plazatik Gaztetxerak hainbat berrikuntza dakartza; nagusixena, epailerik ez dala egongo, entzuliak erabakiko dau ze bikotek egingo daben aurrera.
Zazpi gaztetxek dihardue antolaketan, tartian da Soraluzekua. Hilan 22xan jokatuko da kanporaketa Soraluzen eta lau bikotek jardungo dabe bertsotan:
- Mikel Goiriena - Gorka Maiz
- Eli Pagola - Iñigo Zubiaurre
- Mikel Lasarte - Saioa Alkaiza
- Maider Arregi - Jon Pinedo
Txapelketaren jarraipena www.topatu.eus eta www.bertsoa.com webgunien bittartez egin ahalko da, bestiak beste. Faltan botako dogu iazko web telebista, aurten horrelakorik ez da egongo.
Txapelketari buruzko informaziño gehixagorako:
http://www.bertsoa.eus/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=5884