2016/03/19 22:30

KONTZERTUA: El Toubab + Jon Gurrutxaga

KONTZERTUA: El Toubab + Jon Gurrutxaga
Soraluzeko Gaztetxea, Soraluze

Arrakasta dezenteko zenbait proiektutan parte hartu ostean (Presidents, Té Verde, La Voz de los Nadie... Buenafuentek zuzenduriko Prime Timeko telebista saio baten ere agertu zen) atzera pausua ematea erabaki zuen bere borondatez, jatorrira itzultzea. Gitarra baten laguntzaz, bakarlari gisa jarduten du orain.

http://www.eltoubab.es/

Jon Gurrutxagak Arima Beltza blues&rock taldean hasi zuen bere musika ibilbidea bateria eta abeslari bezala. Talde gipuzkoarrarekin EP bat eta bi disko luze argitaratu ostean, UEK hirukotean izan zen bateriajole gisa. Ondoren, Jon & Sugramas proiektua sortu zuen, bere bakarkako ibilbidearen aurrekaria izango zen proiektua.

https://jongurrutxaga.bandcamp.com/