GAZTE ASANBLADA DESEGIN DA

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2016ko urt. 29a, 17:01
"Berrekiten-Berriketan" prozesuaren barruan, gaztetxearen kudeaketa eskuz aldatu denez, Gazte Asanblada desegitea erabaki da.

Zortzi hilabete dira asanblada berri bat sortu eta herriko gaztiak gaztetxera gerturatu asmoz, “Berrekiten-Berriketan” prozesua aurkeztu genduanetik. Pasa dan hamabostaldi kulturalan barruan egin zan aurrerantzian gaztetxian parte hartu nahi dutenen batzarra. Bertan elkartu zan asmo hori daukan jendia eta, zer egin eta horretarako nola antolatu garatzen dihardu geroztik.

Gaztetxian kudeaketa eskuz aldatu danez, egindako ibilbidia eta prozesua itxi, eta orain arteko Gazte Asanblada desegitia erabaki da. Aurrerantzian, erabiltzailien artian edo Gazte Asanblada berri batek kudeatuko dau Gaztetxia. Zeregin horretan dihardute zenbaitt gaztek, eta modu baten edo bestian, aurrerantzian be proposatu, antolatu eta egiteko lekua izaten jarraittuko dau gaztetxiak.

Eskerrak eta zorionak emon nahi dotseguz urtez-urte ibilbidia konpartittutako kidieri, herriko talde eta eragilieri, era batera edo bestera, gaztetxia kontutan hartu eta gaztetxia erabili eta disfrutatu dozuen eragile eta norbanakueri.

Belaunaldiz-belaunaldi, gazterixiak jolasten eta zirikatzen jarraittuko dabelakuan, besarkada bana! Gaztetxian elkartuko gara!