HAMABOSTALDIKO ARGAZKI BILDUMA

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2016ko urt. 21a, 18:06

Azken hamabostaldiko argazki albuma ikusgai dago. Eskerrik asko danori!

Azken hamabostaldiko argazki albuma ikusgai dago. Kontzertuakin hasi eta kontzertuakin amaittu da aurtengo hamabostaldixa. Tartian, bertsomerienda, tertulika, gaztetxe esperientziak, soraluzeko gaztetxiaren historiari errepasua, haur eta gaztetxuekin jolasak, jamsessiona,  ate irekixak, gaztetxia Berrekiten... ezer baino lehen, ESKERRIK ASKO ekintzetara gerturatu zaretenori, dantzara, tertuliara, jolasera, egonera, entzutera. Bereziki ekintzak aurrera eramateko aletxua jarri dozuen herrittar eta gonbidatueri; Korner Morea eta Mantazpitik emanaldixa, musika taldiak, kukumixotarrak, Antzuola, Durango eta Elgoibarko gaztetxietako kidiak, gaztetxian ibilbidiak batu gaittuanak, bertsolarixak. Eskerrik beruenak gaztetxeko atiak zabaltzen, haur eta gaztetxuekin jolasian, silak jarri eta jasotzen, argazkixak atara eta irudixak grabatzen, ekintzen berri emoten, materialak prestatzen, tertuliak antolatzen, ahoz-ahoko lanian, pintxuak eta gonbidatuentzat afarixak prestatzen, soinu ekipuarekin, gitarra eskuetan... beti esan izan dogu eta esango, ekarpen horrek barik ez litzake posible izango proposamenak aurrera eramatia. Besarkada estu bana!!

Beste behin, proposamenez betetako gabon oporrez gozatu ahal izan dogu eta positiboki baloratzen dogu horretarako aukera proposatu, garatu eta disfrutatzia. Gazteria sortzaile eta egiten dabenakin gozatzaile eta gozarazle izatia ederra dalako, gaztiontzat eta baitta herrixantzat be. Batu zure aletxua gainerakuen zakura, nork bere kolore, usai eta formakua.

Lan egin dogu, baitta ederki pasatu be! Horretarako lan egiten dogu. Horrez gain, gaztetxiak Berrekitia izan da Hamabostaldiko asmo nagusixetako bat, gaztiak gerturatzia, alien zaku hori betetzen juatia. Urtarrilak bixan jarri zan lehen hitzordua eta elkartu ginanok, gaztetxia berrantolatzen dihardugu. Orduan etorri ez zanik interesatuta baldin badago, badauka aukera oraindiok be. Ezer definitibo edo egonkorra adostian eukiko dozue funtzionamenduan berri.

Aurerrantzian be zer eta nun antolatu, zertaz eta nola gozatu, zer jolastu eta zer zirikatu edukiko dogunez... beste barik, aurrera Gaztetxiak!!

Argazkixak ikusgai helbide honetan: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1737583596479066.1073741844.1565907866979974&type=3