Asteazkenean ate irekiak eta Gaztetxeetako esperientziak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2015ko abe. 29a, 17:43

Bihar, asteazkena, zita bikoitza daukagu Hamabostaldixan. 12:00ttan, "Ate Irekixak" egingo dira, 18:30ian elgoibar, antzuola eta durangoko gaztetxien esperientziak ezagutzeko aukera.

IMG 0254

Goizez, ate irekixetan gaztetxia eta egungo funtzionamendua ezagutzeko aukera egongo da, baitta bertako materiala erabiltzeko be. Salk-line, malabariak, liburutegixa,..

Arratsaldez, 18.30etan, Elgoibar, Antzuola eta Durangoko gaztien ahotik, beren gaztetxe esperientziak ezagutu ahal izango dittugu. Proiektu horrek eta gaztetxe desberdinen funtziño, ekintzak, funtzionamendua, bestiak beste, ezagutzeko aukera aparta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.