Abenduak 19xan hasi eta Urtarrilak 9xan amaittuko da. Tarte horretan, hainbat kultur emanaldi, aurkezpen, pintxo lehiaketa, ZineSaio, bertso-saio, kontzertu eta Gaztetxiari buruzko mahainguruak egingo dira; gaztetxiaren historiari errepaso bat eman eta aurrera begira gaztetxian parte izan nahi dutenen arteko topaketa egongo da. Gaztetxiak Berrekitia da asmua, interesatu guztiok elkartu eta zer, nola eta zenbat egingo dogu adostuz.
"Berrekiten" prozesuari amaiera emanez, herriko gaztiak gaztetxera hurbiltzia da asmuetako bat. Gaztetxia ezagutzeko ate irekixez gain, inguruko herrixetako gaztetxietako esperientziak ezagutu ahal izango dira. Eta noski, aurrera begira zelako gaztetxia nahi dogun adosten hasiko gara!
Adin guztietako gaztiak, animatu gaittezen eta animatu deiguzen gure ingurukuak, lagunak, alaba-semiak, loibak, lehengusiñak, elkarte-kidiak, dantza-lagunak eta kirol-lagunak, bestiak beste,gerturatzera, ezagutzera, kurioseatzera eta parte hartzera!
borondatezko lanari esker egin ahal izango da Hamabostaldixa. Inor prest badago, gaztetxian dare zehaztuta ekintza bakoitza egin ahal izateko lan taulak.