PROIEKZIÑUA ETA BABAJANEKO TXARTELAK (kortxoeneabizirik!!)

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2015ko aza. 3a, 14:26

Bihar, 21.30etan, Alex de la Iglesiak zuzendutako "Predita Durango" (1997) pelikula proeiktatuko da. 

Bestetik, azoka eguneko babajanerako txartelak salgai dare,6 euruan. Egitaraua ikusteko, egin klik albiste honetan.

Besarkada eta zaku bete animo Kortxoeneako adiskidieri. Gora gune askiak!

Perdita Durango 1997 Alex De la Iglesia

 

Azken urtietako ildotik osatu dogu aurtengo egitaraua be. Eskaintza honekin jendian parte-hartzia bultzatu nahi dogu, bai herri kiroletan parte hartuz, baitta txandetan izena emanda be. Gure gustokua izateko ez dago hoberik geronek eittia baino. Guk gaztien artian egin nahi dogu; horrek lana eskatzen dau, baina tamainan  eginda, ez dosku eguna izorratuko, giruan barneratuko baino!

 

Ez itxoin azken unerarte beraz, eta animatu, pozik eta gustora hartuko zaittugu! Gaztetxeko kortxuan dago txanden taula eta herri kiroletarako izena emateko aukera.

 

Amaitzeko, "Kortxoena" Donostiako gune autogestionatua hustu eta eraitsi izana salatu nahi dogu eta besarkada eta elkartasunezko besarkada bat bidali bertako kidieri. Donostiako gertaerei buruzko albisteak:

http://topatu.eus/#/edukia/kortxoenea-gaztetxea-botatzen-ari-dira-kulturaren-hiriburuari-ateak-itxiz

http://www.argia.eus/blogak/lander-arbelaitz/2015/11/03/kortxoenea-eraisketa-kronika/

IMG-20151027-WA0000

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.