Berrekiten, berriketan

Erabiltzailearen aurpegia

Gaztetxeko asanblada eta futzionamendua berritzeko prozesua jarriko da martxan. Asteazkenian, 18:00tan, aurkezpena egingo da Gaztetxian.

BERREKITEN, BERRIKETAN

Gaztetxiak abiatuko daben prozesuan izena da. Lehen ahalegina izango ez dan arren, Gaztetxian herriko gazte danek lekua daukagula ikusi nahi genuke. Horixe da helburu nagusixa, herriko gaztiak, elkarrekin egindako proiektu bat partekatzia, asanblada berri bat sortuz. Horretarako, prozesu edo ibilbide bat egitea da asmua. Gabonak bittartian, herriko gazte, kuadrila, lokal, elkarte, talde eta interesatuekin elkartzeko asmoa daukagu.

Lehenbiziko juntadizua asteazkenian egingo da, hilak 1, 18:00etan Gaztetxian. Bertan, hurrengo hilabetetan landu nahi dan prozesuan zirriborrua aurkeztu eta ekarpenak jaso nahi dittugu.

Gure asmua ibilbide hau herrittar danekin konpartitzia da, egiten eta egin asmo dogunan berri emanez.

Bidelagun izango zaittuztegulakuan, laster arte!