Sabin Soto del Realen espetxeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2015ko eka. 9a, 02:09

Sabin 3Astelehenean deklarazioa hartu ostean, Madrilgo Soto del Realean espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak. Bertan bete beharko du Auzitegi nazionalak ihes egin aurretik Alderdi popularraren egoitzari eraso egitearren ezarri zion lau urteko zigorra. Gurasoek bihar izango dute bisitan joateko aukera eta lagunak hasi dira bisitan joateko egin beharreko tramitazioak egiten eta bere helbidea ere zabaldu dute nahi duenarendako.  

Bisitan joan nahi duenak bere nortasun agiriaren kopia eraman behar du Gaztetxera. 

Helbidea:

CP. MADRID U - SOTO DEL REAL

SABIN MENDIZABAL PLAZAOLA

CTRA M-609 KM 3,5
28791 MADRID

 

Sabinen espainiaratzia dala eta, bere aldeko manifestazioa egingo da. Gaur asteartia, 18:30ean, Plaza Barritik.

manifa 

Sabin atzo espainiaratu zeben Pau-tik, eta gaur deklaratuko dau Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epailian aurrian, 2005ko otsailan Gastezein gertatu zan ekintza batian ustez parte hartu izanagaittik.

Deklaratu ostian Soto del Real espetxera eramango dute, Ermuako ekintzan parte hartzeagatik jaso zuen lau urte eta erdiko zigorra betetzera. Eta gasteizko ekintzaren epaiketaren zain egongo da.

SABIN ASKATU!!!!
ESPETXEAK APURTU!!!!