Euskara eta gaztiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2015ko mai. 5a, 21:46

Euskarak gaztetxian eta bertako kidion artian daukan egoeraz mahaingurua egin dogu.

IMG 8030

 Pilpileanekin lankidetzan egin dan mahaingurua barrura begirakua izan da (hori dala eta ez dogu deialdi zabalik egin); gaztetxeko eta gaztetxe ingurukoak elkartu gara, euskarak gaztetxian daukan egoera, trataera, eta gaztetxeko kidion bizipena zelakua dan aztertzeko.

 

Euskal Herriko zein herri mailako datuak aztertu, interpretatu, kasu hipotetiko zein errealen aurrian daukagun jarrera zein dan aztertu, gaztetxiak herri mailan euskarari egiten dotsan ekarpenaz kontzientzia hartu, eta, aurrera begira, maila pertsonal zein kolektibuan egin geinkenaz berba egin dogu gehixenbat.

 

Aurrera begira be landu biharreko gaixa, barrura begira zein herriko gazte guztiekin. Espero laster horretarako aukera edukitzia. Laster arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.