Ezer baino lehen, Sabini, eta bere senide eta laguneri besarkada estu eta animo zakukada bana bidali nahi dotsuegu atxiloketa osteko ordu tentso, amorragarri eta ezjakintasunez betetakuak samurtzeko asmoz. Animo eta eutsi goixari, zuekin gare!
Bigarren, Sabin lehenbailehen askatzeko eskatzen dogu, baitta euroaginduaren eskaera eta ejekuziñua gaitzetsi be. Era berian, zenbait komunikabidek zabaldu duten informaziñua manipulatu eta faltsutua dala salatu nahi dogu, DiarioVasco eta enparauak. Sabin, izatekotan bere buruaren jabe eta Soraluzeko Gazteriako kide da.
Ekainian bost urte beteko dira Sabinek herrittik ospa egitia erabaki zebanetik, bere askatasun nahi eta griñak bultzatuta. Berezko nahixa da Sabinek askatasunakiko daukana; horrek bultzatu zeban maitte dittuan pertsona, leku eta zereginetatik urrundu eta kartzela zigorra saihesteko asmoz erbestera alde eittera.
Ez dira hilabete errezak izan, astiro juan dira urtiak, denbora luzian bere berririk eduki gabe egon gara. Azken astiotan, bagenekixan Euskal Herrixan bizitzeko apostua egina zeukala, horrek zekartzan arriskuak onartuta, eta bizimodu normalizatua egin nahixan ziharduala. Gure ustetan, Sabinen tokixa bere goguan daguan lekuan dago; nun nahi, han bihar dau.
Amaitzeko, gaur arratsaldeko 19:30etan Plaza Berrixan egingo dan asanblada informatibora juatera animatu nahi zaittuztegu. Garrantzitsua da, bere egoeriaren berri lehen eskutik jasotzeko, zurrumurru eta gizurrik gabe. Baitta senide eta laguneri elkartasuna eta babesa adierazteko be. Bete deigun plazia beraz.