Munduko borroka ekonomiko eta gerrez hitzaldia gaur Txente Rekondorekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2015ko mar. 12a, 09:40

Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko jardunaldien azken saioa izango da. Aurreko hiru saioetan alternatibez jardun ostean, gaur munduko egoera politikoaz, ekonomikoaz eta interes gerrez jardungo dugu Txente Rekondo kazetariarekin.

txente-rekondo

Hitzaldian galdera bati erantzuten saiatuko gara: nora garamatza sistema neoliberal globalak? Tartean Europar Batasuna eta Estatu Batuen arteko harremanez, hauen hegemoniaren galeraz, Errusiaz, Txinaz, Ukrainiako gerraz eta Ekialde Urbileko gatazkez eta antzeko gertakariak kokatzeko aukera izango dugu.

 

Txentxe Rekondo, GARA egunkariko kazetaria da eta nazioarteko gaietan aditua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.