Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko jardunaldiak gaur hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2015ko mar. 2a, 22:26

Gaur hasiko dira Gaztetxian antolatu ditugun Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko jardunaldiak. Lehia indibiduala eta kapital metaketan oinarritzen den neoliberalismoa zokoratzailean aurrean, pertsonak eta kolektiboak lehenesten dituen eredu ekonomiko eta soziala da ESE. Erradikalki demokratikoa, ekonomia ere demokratikoki kudeatzen baitu, jabetza kolektibotik hasita. Barruan programa osoa erreferentziekin:

ESE JARDUNALDI

Honako hitzaldi eta pelilkula emanaldian izango dira:

 

- Martxoak 3, martitzena 19:00etan: Ekonomia Sozial Eraldatzailea: kooperazioan eta demokrazia erradikalean oinarritutako eredu ekonomiko eta soziala.

Hizlariak:

Andoni Egia: Hiritik At kolektiboko kidea eta Lakaxita kooperazio guneko kidea. Buruntzaldeako Garapen Agentziako koordinatzailea.

Liher Gonzalez: Koop57 finantza kooperatibako kidea.

 

- Martxoak 4, eguaztena 21:30etan. Homenatge a Catalunya dokumentalaren emanaldia (gazteleraz azpititulatua).

- Martxoak 5, eguena 19:00etan: Alternatiba ekonomiko eta sozial ezberdinen arteko eztabaida. Zein dira hutsuneak eta indarguneak?

Hizlariak:

Igor Ortega: Mondragon Unibertsitateko LANKI ikertegiko kidea.

Nekane Jurado: Auzolan mugimenduko kidea eta ekonomialaria.

Olatukoop sareko kide bat.

 

- Martxoak 9, astelehena 19.00etan: Ekonomia Feministaz mahai ingurua.

Hizlariak:

Amaia Fernandez Plaza: Equipare kooperatibako eta REAS sareko kidea.

Saioa Iraola, Bilgune Feministako kidea.

 

- Martxoak 11, eguaztena 21:30etan: Who's counting? Marilin Waring on Sex, Lies & Global Economics dokumentalaren emanaldia (gazteleraz azpititulatuta).

 

- Martxoak 12, eguena 19:00etan: Munduko borrokak eta gerra hegemonikoak: nora garamatza neoliberalismo globalak? hitzaldia.

Hizlaria:

Txente Rekondo: GARAko kazetaria eta nazioarteko gaietan aditua.

Ondoren BIDELAPURRAK taldearekin kontzertua.

 

- Martxoak 18, eguaztena 21:30etan: La Doctrina del Shock. El Auge del Capitalismo del Desastre dokumentalaren emanaldia.