Neoliberalismoaren erasoaldi honetan, ia beste jendarte eredurik ez dela posible pentsatzera heldu izan gara. Baina, badira bestelako eredu sozial eta ekonomikoa eraikitzen ari diren enpresa eta elkarteak ere.
Ekonomia Sozial Eraldatzailea kontzeptuaren bueltan dabiltza lanean. Mondragon Kooperatibak emandako esperientzietatik harago, eredu horren ahulgune edo kritikei buelta batzuk eman eta ekonomia zein lana eraldaketarako tresna gisa ulertuta.
Lehiakortasuna, indibiduaoaren idolatria eta kapitalaren metaketa helburu gisa izatetik beste, lankidetza, autoeraketa, parekidetasuna, bitartekoen jabetza kolektiboa eta jendartearen beharren araberako onura kolektiboa bilatzen duen ekonomia eredua.
Martxoaren 2an hasita, lau mahai inguru izango ditugu Gaztetxean:
- Lehena Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz
- Bigarrena eredu ekonomiko "alternatibo" ezberdinen arteko eztabaida.
- Hirugarrena ekonomia feministaz.
- Laugarrena egungo eredu ekonomiko globalizatu eta neoliberaz. Nora garamatza?
Horrez gain, asteazkenetako pelikula emanaldiak ere gaiarekin lotuak izango dira.
Lehen saioa martxoaren 3an izango da 19:00etan. Ekonomia Sozial Eraldatzailea zer den azalduko digute Andoni Egiak eta Liher Gonzalezek.
Egia Hiritik At hirigintza kolektiboko kidea, Buruntzaldeako Garapen Agentziako koordinatzailea eta Lakaxita kooperazio espaziorako kidea da.
Gonzalez berriz, Koop57 finantza erakunde etiko eta kooperatiboko Euskal Herriko sekzioko arduraduna da.