Rosa Mª Pintado komunitateen administratzailea

[Zalantza] Komunitateko aktan zer jaso behar da?

Rosa Maria Pintado.

Gure komunitateko bileren ostean iritzi desberdinak izaten ditugu aktan jaso beharreko informazioari dagokionez. Jakin nahi nuke aktan zein informazio jaso behar den. 

ERANTZUNA: Etxejabeen batzarretan gai asko irteten dira, eta akta jasotzean etxejabe batzuek nahi izaten dute beraiek esandakoak eta egindako ekarpenak aktan jasotzea. Legeak dioena da aktan soilik jaso behar direla batzarrean lortutako akordioak. Akta ez da esandako guztia erreproduzitzeko dokumentua, baizik eta, batzarrean adostutakoak jasotzeko. 

ONDORIOA: Akta idaztea idazkariaren edo administratzailearen zeregina da eta juntari dagokio ziurtatzea bertan egoki jaso direla batzarrean hartutako erabakiak.  

Rosa Maria Pintado 

Kolegiatu zenbakia: 749

Tel.: 660 969 679 

E-posta: rosapf@telefonica.net

San Bartolome 2, Elgoibar.