Rosa Mª Pintado komunitateen administratzailea

[Zalantza] Komunitateko uraren pasabidea zabaldu eta ixten duen giltza hondatuta dago, nori dagokio konpontzea?

Rosa Maria Pintado.

Gure Komunitateko etxe baterako uraren pasabidea zabaldu eta ixten duen giltza hondatuta dago, eta ondorioz, ura galtzen du. Giltz hori portalean dago, kutxa baten barruan. Jakin nahi nuke nori dagokion hori konpontzea. 

ERANTZUNA: Ur kontagailu partikularretik nabera doan eta elementu komunetatik pasatzen den hodia puskatu bada, komunitateari dagokio konpontzea. Instalazioek eta ur-bidearen kanalizazioek elementu komun izaera dute, espazio pribatuan sartzen diren arte. Etxebizitzako perimetro pribatuan sartzen diren unean, hodi eta kanalizazio horizontalek elementu pribatu izaera hartzen dute eta ondorioz, etxe-jabe bakoitzari dagokio mantentze-lanak egitea, eta ez komunitateari. Aldiz, hodia etxetik kanpora badago, gune amankomunean, komunitatearen ardura da. 

ONDORIOA: Berdin da uraren pasabidearen giltza non dagoen kokatuta. Giltza bera hondatu bada, eta hau etxebizitza pribatutik kanpora badago, komunitatearen ardura da konpontzea. 

Rosa Maria Pintado 

Kolegiatu zenbakia: 749

Tel.: 660 969 679 

E-posta: rosapf@telefonica.net

San Bartolome 2, Elgoibar.