'Munduko ipuinen eguna' ospatuko da Soraluzen, irailaren 28an

Ekimenaren kartela.

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak eta Soraluzeko Udalak 'Munduko ipuinen eguna' prestatzen dihardute irailerako, ipuinak ardatz izango dituen egun osoko programazioarekin.

Irailaren 28an, ipuinez beteko dira Plazentziako kaleak. Herriguneko hainbat txokotan ipuin-kontaketak egingo dira hainbat hizkuntzatan, hala nola, arabieraz, gazteleraz, azeri hizkuntzaz, katalanez eta euskaraz. Eta kontaketez gain, liburu-azoka eta liburutegi txokoa ezarriko dute, eta ipuin-bazkaria ere egingo dute Arriogain elkartean.

Eguna Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak, udaleko Kultura Sailak eta liburutegiak antolatu dute eta munduko hizkuntzak eta kulturak ezagutaraziz soraluzetarren artean harreman-sareak indartzea du helburu.  

Ipuin gehiago urtean zehar

Munduko ipuinen eguna ez da, ordea, egun bakarreko kontua izango. Urtean zehar, ipuinen inguruko ekintza gehiago egingo dira, 'Mila eta hamaika ipuin - Munduko ipuinen ziklo herritarra' ekimenaren baitan.