Babajanerako txartelak agortu dira

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Babajana karpan.

Dagoeneko agortu dira azaroaren 11n, Gaztañerre Azoka egunean, Pil-pileanek antolatuta egingo den babajanerako txartelak. Iratxo goxodendan zeuden salgai eta egun bakarrean agortu dira guztiak. 

Babajaneko menua ohikoa izango da: babak azekin eta sakramentuekin, postrea, kafea eta kopa. Aurten, txartelak hiru preziotakoak izango dira: arruntak 20 eurokoak; bazkide, gazte (-18 urte) edota begetarianoendakoak 16 eurokoak; eta umeendakoak (-12 urte) 12 eurokoak. Azkenean, guztira, 145 txartel jarri dira salgai. 
 
Babajanaren ostean, kantu saioa egingo da, aurten, Unai Break gidatuta. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.