Babajanerako txartelak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

2018ko babajana.

Gaur goizetik aurrera, eskuragai daude Iratxo gozodendan azaroaren 12an, Gaztañerre Azokaren egunean, egingo den babajanerako txartelak. 

Menua urterokoa izango da: babak aza eta sakramentuekin, postrea, kafea eta kopa. Txartelak hiru preziotakoak izango dira: arruntak 18 eurotan, bazkide, ikasle eta begetarianoentzakoak 14 eurotan eta azkenik, umeendakoak (12 urtera arte) 12 eurotan. Pil-pileanek guztira, 140 txartel jarri ditu salgai. 
 
Ohikoa den moduan, babajanaren ostean, kantu saioa egingo dute, aurten ere Josu Zaratek eta Unai Break gidatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.