euskararen eguna

'Hil kanpaiak' filma gaur antzokian

Itziar Ituño da filmako protagonista naguseinetako bat.

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen ekimenez, Hil kanpaiak filma proiektatuko da antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Horixe da aurten elkarteak herriko euskaltzaleei dei eginez Euskararen Egunean biltzeko antolatu duen hitzordua. 

Osasun egoera dela eta, elkarteak erabaki du aurtengo Euskararen Egunean kalean antolatu ohi den ekimen jendetsuaren partez, antzokian euskarazko film ezagun bat proiektatzea eta herriko euskaltzaleei bertara biltzeko dei egitea.

Thrillerra

Hil Kanpaiak, Imanol Rayoren zuzendaritzapean grabatutako filma da, 2020an estreinatu zena. Istorioa Miren Gorrotxategi idazlearen 33 ezkil eleberrian dago oinarrituta eta familia drama bat kontatzen da. Dena hasten da baserri batean lurperatutako burezur bat agertzen denean, etam handik gutxira, Fermin, familiako aita, eta burezurra aurkitu duen gizona, ermita batean agertuko da hilik. 

Antzezleei dagokienez, maila goreneko euskal aktoreak ageri dira filma: Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalezez gain, Kandido Uranga, Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Ander Azurmendi eta Dorleta Urretabizkaia ere ageri dira.