Dagoeneko izena emanda daude lau familia euskaldun eta beste hizkuntza batean bizi diren hiru familia ere bai. Dena den, oraindik lekua dago programan eta izen-ematea zabalik izango da azaroaren 15era arte.
Hurbiltzen programan parte hartzen duten familien arteko topaketa edo saioak hamabostean behin egingo dituzte, ordu eta erdiz, Kiroldegiko Tolarekua aretoan. Bertan, umeendako jolasak eta elkar ezagutzeko askotariko dinamikak garatuko dituzte, Pil-pileaneko Arrate Espilla aniztasun teknikariaren gidaritzapean.
Informazio gehiago jaso edo izena emateko, deitu edo idatzi 609287739 zenbakira (Arrate).