Plazan surik piztu barik ospatuko da gaur San Juan Bezpera

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

2019an, suaren gainetik saltoka.

Osasun egoera dela eta, Pil-pileanek erabaki du gaurko egunez plazan piztu ohi den surik eta suaren bueltako jairik ez antolatzea. 

Poliki-poliki neurriak arinduz doazen arren, oraindik ere osasun erakundeek gomendatzen dute eragotzi egin behar direla jende pilaketa handiak eta, beraz, Udaleko Kultura Batzordean kontsulta egin eta gero, elkarrekin ondorioztatu dugu ez dagoela baldintzarik suaren bueltako herri mailako jaia behar den bezala egiteko. Hori dela eta, Pil-pileanek erabaki du aurtengoagatik Udate Gauean plazan surik ez piztea.  

Hala ere, pentsatzekoa da, urtero bezala, iluntzean herritarrek piztuko dituztela suak herriko baserri eta ortuetan, eguraldiak horretarako aukerarik ematen badu, noski. 

Ea datorren urtean, herriko plazan ere suaren bueltan dantza egin eta gainetik salto egiteko aukera izaten dugun. Hala bedi! 

Udate on eta ondo etorri udari!

 

  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.