Ekainaren 23an, San Joan bezperan, udako soltizioari ongi etorria emateko sua piztu ohi dugu Plaza Berrian, ondoren, suaren bueltan dantza egin edota gainetik salto egiteko.
Aurten, ordea, administrazioek jendea biltzeko ezarri dituzten arauak direla eta, Plaza Berrian batu daitekeen herritar kopurua oso murritza da eta hortaz, Udalarekin berba egin ostean, erabaki dugu aurten surik eta jairik ez egitea.
Herriko plazan surik izango ez den arren, bihar, ohi bezala, herritarrek su txikiak piztuko dituzte herriko ortu eta zelai bazterretan eta udari ongi etorria emango diote lagun artean, familian edo bakarka.
Hona hemen suaren bueltan esateko konjuro apropos bat:
Udate udate gaba
uzten eta jaixen aldaba,
hotzak eta eurixak akaba,
gora Udate Gaba!