Lan-poltsa osatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak deialdia kaleratu du Auzoko egitasmoa kudeatuko duten aniztasun teknikarien lan-poltsa osatzeko. Curriculumak pilpilean@pilpilean.eus helbidera bidali behar dira ekainaren 5a baino lehen.

ESKAINTZEN DA:

- 10-15 orduko lanaldia.

- 4 hilabeteko froga aldia, luzatzeko aukerarekin.

BALORATUKO DA:

- Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutza.

- Antzeko egitasmoetan izandako esperientzia.

- Euskararen ezagutza maila egokia eta atzerriko hizkuntzen ezagutza.

- Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna.

- Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.

- Informatika eta teknologia berrien gaineko oinarrizko ezagutza izatea.

- Jarrera dinamikoa, sortzailea eta ikasteko prestutasuna izatea.

- Soraluzekoa izatea.

 


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.