Sagardotegira goaz

Artxiboko irudia.

Martxoaren 30ean, Astigarragako Larrarte sagardotegira joango gara elgoibartarrekin. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da.

Aurten Elgoibarko Izarrak eta Pil-pilean euskaltzeen elkarteak elkarrekin antolatu dugu sagardotegirako irteera. Dultzaineroak lagun hartuta joango gara Astigarragara, eta jan-edanarekin batera, kantuak, dantzak eta jai-giroa izango dira nagusi. 

 Ondorengoa izango da eguneko plana:

  • 12:45ean irtengo gara Soraluzetik (Estaziñoko geltokitik), elgoibartarrak jaso eta Astigarragako Larrarte sagardotegira joango gara. 
  • Nahikoa jan eta edan ondoren, Astigarragara jaitsiko gara parrandara.
  • Gauerdiko 22:00etan autobusa hartuko dugu Soraluzera bueltatzeko.

 Eguna: martxoak 30, zapatua

Prezioa: 40 € / 45 € bazkide ez direnek (autobusa eta sagardotegiko jan-edana)

Izena emateko: pilpilean@pilpilean.eus / 688 61 36 98

Plaza-kopurua: 25 lagunentzako tokia gorde dugu.

Etorri eta ez zara damutuko!

Txotx egiteko gogoak batzen gaitu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.