Errigora

Olioa eta kontserbak eros litezke Errigoraren udaberriko kanpainan

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Errigorak Nafarroa Hegoaldeko olio eta kontserba eskaintza zabaldu berri du, eta eskaerak egiteko epea zabalik dago martxoaren 20ra arte. Produktuak Soraluzetik eskatzeko aukera dago. 

"Zubi bat sukaldera" izeneko leloarekin abiatu du kanpaina Errigorak, eta kontserba sortak (pikillo piperrak, zainzuriak, orburuak, barazki menestra, potxak, tomate frijitua eta kremak) eta hainbat olio eskaintzen ditu. Gabonetako saskietan ez bezala, produktu bakoitza apartean eskatu daiteke eta konbentzionala edo ekologikoa aukeratu daiteke.

Eskaerak herritik: Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartean edo Arrano tabernan.

Informazio gehiago: errigora.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.