Sagardotegira irteera martxoaren 3an, musikariak lagun hartuta

Pil-pileanek irteera antolatu du Usurbilgo Arratzain sagardotegira. Izena emateko epea zabalik dago bihar arte, otsailaren 18ra arte, Iratxo gozodendan. 

Pil-pilean euskara elkarteak sagardotegirako irteera antolatu du berriz, urtebeteko geldialdiaren ostean. Aurten, Usurbilgo Arratzain sagardotegira joango dira. Bertan, sagardo ekologikoa eskaintzen dute, sagardotegietako ohiko menuarekin batera. 

Autobusa 13:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik eta bueltarako ordua izena ematen dutenen artean erabakiko dute. Ohikoa den moduan, bazkal osteko giroa trikitilariek alaituko dute, baina musikari gehiago ere izango dira.  

Izena emateko zabalik dago otsailaren 18ra arte, Iratxo gozotegian (943751320) edo Pil-pileanen bulegoan (943751304 / pilpilean@pilpilean.eus). Elkarteko bazkide diren herritarrek 35 euroan eskuratu ahal izango dute txartela; gainerakoek, 40 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.