XIV. Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitoa, hastear

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2017ko ots. 22a, 12:45

Aurtengo Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitoa, martxoaren 3tik apirilaren 7ra bitarte ibiliko da 32 herritan. Soraluzen, martxoaren 30ean proiektatuko dira filmak, 21:00tan, Herriko Antzokian. Gainera, Gaztezuloren lehiaketa irabazi duen "Arranopola" laburra proiektatu eta egileekin, Gaizka Azkarate eta Ekaitz Uzinekin, solasean jarduteko aukera izango da.

2017ko martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da. Euskal Herrian eta munduan zehar ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua, New Yorken, Londonen eta Parisen, besteak beste.
8 film labur dakartza, gehienak 2015ekoak. Ordu eta laurdeneko emanaldiak izango dira. Hauek dira laburrak:

o Azken Saskia (Oier Fuentes)
o Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)
o Ihesa (Alejandro Díaz Castaño)
o Elemakarrak (Ibon Iza)
o Jalgi (Eki Pagoaga)
o 280º (UDA films)
o EUSPOT lehiaketako spot onenak
o Hileta (Kepa Sojo)

Informazio gehiago