Herriko elkarte gastronomikoetako hainbat ordezkari eta berbalaguneko partaideak izan ziren parte hartzaileak.
Arrate Gisasolak dinamizatutako saio hau, tailer praktiko bat da. Munduko hizkuntzen eta hizkuntzen munduaren berri izan eta gure inguruko hizkuntzekin daukagun harremanaz pentsatzeko. Sarritan, keinu txiki-txikiak eginez asko eragin dezakegu hizkuntza horietan, eta horretaz jabetzea da tailerraren helburu nagusia.