Gaztetxokorako hezitzaileak kontratatzeko lan eskaintza

Pil-pilean Euskara Elkarteak bi pertsona behar ditu aldi batez gaztetxokoan hezitzaile moduan ordezko lanak egiteko.

 

Eskaintzen da:

  • Ostiraletik domekarako  lana (astean 14 orduko kontratua).

Bi lan postu daude:

  • Otsailaren 27tik uztailaren 15era 

  • Otsailaren 27tik eta apirilaren 23ra 

Bete beharreko zereginak:

  • Gaztelekuko dinamika kudeatu.

  • Gazteen garapenaren jarraipena egin.

  • Gazteen beharrak identifikatu eta landu.

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.

Kontuan hartuko da:

  • Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan:

    • Gizarte hezkuntza

    • Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia

    • Magisteritzak

  • EGA edo titulu baliokideren bat.

Baloratuko da:

  • Hezkuntza ez-formalean lan-esperientzia izatea.

  • Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea.

  • Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana.

  • Begirale eta zuzendari ikastaroak.

  • Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...).

  • Gaztaroaren eta gazteen errealitatea ezagutzea.

  • Taldean lan egiteko gaitasuna. 

  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.

  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.

  • Euskalgintzan jardun izana.

  • Soraluzekoa izatea.

  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.

Bestelakoak:

  • Curriculumak aurkezteko epea: otsailaren 3tik 14ra

  • Elkarrizketa egunak: otsailak 16-17

  • Jakinarazteko eguna: otsailak 17

  • Lanean hasteko eguna: Otsailak 27

 

Pil pilean Euskara Elkartea

Errabal 15, 1 pisua. 20590 Soraluze

943751304 / 635707232 / kukumixo@pilpilean.com (Naiara)