Bihar, eguaztena, itxiko da kantu-bazkaritarako izen-ematea

Gogorarazten dizuegu, bihar, eguaztena, izango dela azken eguna kantu-bazkarian izena emateko. 

Zein da menua? Entsalada, paella (mixtoa haragi eta mariskoarekin edo barazkiena), postrea, kafe/infusiñuak eta edaria.

Ze preziotan? 15€ ez-bazkideek, 13€bazkideek, langabetuek eta ikasleek, 8€ 16 urtera artekoek.

Non daude txartelak?  Iratxo goxodendan, Arrano eta Gaztelupe tabernetan eta Pil Pilean elkartean. Plaza mugatuak izango dira.

Noiz arte? azaroaren 30era arte (eguaztena). 

Informazio gehiago: Pil-pileanen bulegoan. E-posta: 20urteurrena@pilpilean.com Tel. 943751304.