Bizilagunak 2016 - Gipuzkoa solidarioa

Bizilagunak egitasmoak, urtero bezala, elkarbizitza eta elkar ezagutza sustatzeko lanean jarraitzen du “hemengo” eta” hango” familiak eta taldeak elkartuz. Datorren azaroaren 13an, bazkal orduan, bi familia, bata bertakoa eta bestea etorkina, elkartuko dira igandeko bazkaria partekatzeko. Parte hartu nahi duzu?

Euskal Herriko herri eta hiri ugaritako etxetan gertatuko da elkarretaratze hori. Bazkari bakoitzean, familiez gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, eta bazkaria antolatzen lagunduko die. Familia kontzeptua irekia da eta norberak erabakitzen du zer den "familia", edozein delarik bertako kide: senar-emazteak, senar-senarrak, emazte-emazteak, ama ezkongabeak, emakume edo gizon bikoteak, gizon-emakume bikoteak, haurrekin edo gabe, amonak bilobekin, lagun taldeak… bizitza partekatzen duten pertsonak azken batean.

Informazio gehiago: www.mugak.eus Kontaktua: 943751304 (Pil-pilean/Maialen)

Aurtengo spota euskaraz: https://www.youtube.com/watch?v=0IlHpX8U9Pg