Aurten, hamar eta erdietan piztuko da sua

Udate gaueko ospakizuna, iaz. Argazkia: Fernan Oregi.

Aurten ordu erdi lehenago hasiko da ospakizuna, hainbat herritarrek goizago hasteko egin duten eskariari jaramon eginez. Gainerakoan, ohiko osagai nagusiak izango ditu ospakizunak: sua, dantza, kantua, konjuroa eta edari majikoa.  

Urteroko legez, gaueko 21:00etan afari-merienda egingo da plazan, bakoitzak eramandako jakiekin (edaria Pil-pileanek jarriko du). Ostean, gaueko ospakizuna hasiko da: hasteko, sorginek koplak kantatuko dituzte, ondoren sua piztuko dute "lastazauekin" eta sorgin-dantza egingo dute suaren bueltan. Aurten megafoniari barik egin nahi dute ekitaldi osoa eta beraz, momentu batzuetan, batez ere, kantuan dihardutenean, garrantzitsua izango da ikusleen isiltasuna.

Dantzaren ostean, herritarrek urteko oroitzapen txarrak erretzeko eta edabe majikoa edateko aukera izango dute. Eta amaitzeko, suaren gainetik nahi bestetan salto egin ahal izango da eta suaren inguruan kantuan egingo dute musikarien laguntzaz.

Gaur gauean,beraz, herritarrek suaren bueltan emango diote ongi-etorria uda sasoiari.