Maiatzeko zozketaren irabazlea: Monika Muro

Monika Muro izan da Irakurri gozatu eta oparitu kanpainaren maiatzeko zozketaren irabazlea. Aurtengo egitasmoak eman du berea baina irakurzaletasunaren eta euskal literaturaren leihoak zabalik jarraituko dute, liburutegiko edo liburu-dendako ateek bezala.

Aurtengo Irakurri,Gozatu eta Oparitu kanpainan 126 liburu mailegatu dira 3-10 urte bitarteko umeendako, eta 88 liburu, 12 urtetik gorakoendako. Liburuak erosteko berriz, 45 deskontu-txartel banatu dira guztira. Beraz, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko helburua, hein handi batean, bete da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta beste guztioi euskarazko liburuak irakurtzeko gonbitea egiten dizuegu, gozamen iturri dira eta.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.