Mintzalagunentzako asteburu pasa Etxalarren, apirilaren 22tik 24ra

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2016ko mar. 1a, 17:50

Apirilaren 22tik 24ra, mintzalagunentzako plana antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. 

Aurreko urteetan bezala, asteburu osoko egitaraua prestatzen ari dira; besteak beste, txalaparta eta clown tailerrak, Etxalarko Kontrabandisten (Mugalarien) “Gau Lanen” gaueko ibilbidea, artoa mexikar erara sukaldatzea eta abar. Bazkal eta afal osteko kantu eta konturik ere ez da faltako!

Bi eguneko loa, otorduak eta ekintzak, 95€ dira guztira.

Izena emateko, zuzenean barnetegiko arduradunei idatzi edo deitu: etxalarkobarnetegia@gmail.com / 618.303.582 (Jone)

Iazko egonaldien informazioa bertan daukazue::

Martxoko asteburu pasa

Udako 10 eguneko egonaldia

Mintzalaguna

 

 2016 udaberria