Eskerrik asko Jose Luis!

Erabiltzailearen aurpegia
Olentzero.

Jose Luis Mendizabal “Azalia” euskaltzalea hil zen atzo 67 urterekin. Jose Luisek hogeitamar urte baino gehiago egin ditu Olentzeroren bultzatzaile lanetan.

Lerro hauen bitartez, familiari gure doluminik sentikorrena adieraztearekin batera - bereziki Sabini -, Jose Luisek urte luzetan herrian Olentzeroren figura bultzatzeko egin duen ahalegin nekaezina eskertu nahi dugu.  Horrenbeste urtean -behin ere hutsik egin gabe- herriko umeen eskariak entzun eta eurengan ilusioa pizteko erakutsi duzun prestutasunak ez du preziorik. Zure umoreak eta gizatasunak denbora luzean gogoan izango dugun arrastoa laga digu barruan.

Zu ezagutzeko aukera izan da egin diguzun oparirik onena. Eskerrik asko Jose Luis! 

Pil-pilean euskara elkartea (Kukumixo)

Olentzero eta Mari Dominginen antolakuntza batzordea