Film laburrei eskainitako eguena

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2016ko mar. 9a, 22:05

Laburbira zirkuitoak iaz ekoitzitako euskarazko 8 film labur proiektatuko ditu herriko antzokian martxoaren 10ean (eguena), gaueko 21:00etan. 

Hona hemen, XIII.Laburbiraren barruan proiektatuko diren 8 lanak:

Laburbira zirkuitu ibiltariaren helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera ematea eta ikusleak geurean sortutako perla hauekin gozaraztea.

Laburbira zirkuitoak bere hamahirugarren edizioan ere, euskarazko zortzi ekoizpen fresko-fresko dakartza, istorio hunkigarriz kargatuta. Izan ere, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileek ez dute etenik, kalitatezko lanak egiten jarraitzen dute. 

Aurten ere Euskal Herriko eta diasporako hainbat herritan izango da Laburbira.

2016ko otsailaren 25etik martxoaren 20ra bitarte, honako 27 herriak bisitatuko ditu film laburren zirkuituak:

02/25 Hernani

02/27 Sondika

02/28 Bergara

03/02 Arrasate

03/04 Arespalditza

03/07 Gasteiz

03/09 Basauri

03/10 Soraluze

03/11 Hondarribia

03/11 Azkoitia

03/12 Paris

03/12 Areatza

03/13 Usurbil

03/15 Aretxabaleta

03/15 Lazkao

03/16 Larraintzar

03/17 Guardia

03/17 Ermua

03/17 Zumaia

03/18 Urkabustaiz

03/18 Igorre

03/19 Araia

03/19 Berriozar

03/20 Mutriku

04/06 Ordizia (Emanaldi berezia)

Etxebarri (zehazteke)

Azpeitia (zehazteke)

 

Zeuk ere bertatik bertara ikusiko duzu: barrea, beldurra eta tximeletak piztuko zaizkizu sabelean ordu eta erdi inguruko emanaldi honetan. Geureaz gozatzeko prest?

Erlazionatuak