Sagardotegira irteera Pil-pileanekin

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2016ko mar. 1a, 09:49

Urtero moduan euskaltzaleak elkarrekin sagardotegira joateko irteera antolatu dugu Pil-pilean Euskara Elkartetik. Sagardo ekologikoa egiten duten Usurbilgo Arratzain sagardotegira joateko gonbitea egiten dizuegu aurten. 

 
Autobusa 12:30ean irtengo da Estaziñotik eta bueltarako ordua autobusean doazenen artean adostuko dute. Bazkariaren eta autobusaren prezioa 35 eurokoa da bazkide direnendako eta 40 eurokoa bazkide ez direnendako. 
Izen-ematea Iratxo goxodendan edo Pil-pileanen bertan egin daiteke. Izena emateko epea otsailaren 12an hasi eta 26ra bitartean izango da zabalik. 
Aurretik urteko batzarra
Sagardotegira irteeraren aurretik elkartearen urteko batzarra egingo dugu antzokian, goizeko 10:00etan hasita. Bertan 2015eko jardunaren errepasoa egin eta 2016ra begira egiten diren proposamenak aztertu ditugu.