Danok in go! parte hartze prozesua euskaltzaleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2015ko urr. 27a, 16:14

leloaPil-pilean Euskara Elkarteak Soraluzeko euskaltzaleak hiru saiotan batu eta parte hartze prozesu bat abiatuko du, Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Barixaku honetan izango da lehen saioa, eta hamabost eguneko tartean hurrengo biak. Herriko euskaltzale guztiak, ondo etorri!

 

Helburu zehatzak, hauexek:

• Soraluzeko euskaltzaleak saretzea Pil-pileanen baitan.

• Ahalduntze pertsonal eta kolektiboa indartzea eta guneen inguruan hausnartzea.

• Antolakuntza eredu demokratikoago, kohesionatuago eta parte hartzaileagoa zehaztea.

 

Datorren urtean Pil-pilean Euskara Elkarteak 20 urte beteko ditu eta abagune bikaina izango dugu iraganari begiratuz, oraina ulertu eta etorkizuna eraikitzeko. Danok inGO! parte hartze prozesu hau urteurrenaren bezperako ekimena izango da. Hiru orduko iraupeneko hiru saiotan, gogoetarako zein elkarrekin gozatzeko dinamikak oinarri izango dira. Ilusioak, kezkak, bizipenak, ametsak eta ideiak euskaltzaleon artean konpartitzeko balio izatea nahi genuke eta euskaltzale bakoitzari entzutea. Pil-pilean, Soraluzeko euskaltzaleen topagunea, denon artean egiteko gonbidapena da hau, beraz.

 

Egunak: Urriak 30, azaroak 13 eta 27, barixakuak

Ordua: 18:00 - 21:00

Lekua: Antzokia

 

Etorri nahi duenak, hiru bide ditu etorriko dela jakitera emateko:

koordinazioa@pilpilean.com

943751304 – 660127012

Pil-pileanen bulegora gerturatuta