Urritik aurrera, Pil-Pilean euskaltzaleen topaguneak beste hizkuntza batzuetako hiztunak euskarara erakarri eta erabiltzerainoko bidea egiten laguntzeko erreminta berria jarriko du martxan, udalarekin eta AEKrekin batera: Auzoko egitasmoa. Berbalagun egitasmoan bezala, euskal hiztunen parte hartzea izango da egitasmoaren oinarrietako bat, baina kasu honetan, euskararen ezagutzarik ez duten herritarrek ere parte hartu ahal izango dute. Hainbat dinamikaren bitartez, poliki poliki euskal mundura hurreratu eta euskararekin jolas egiten hastea izango da helburua. Urriaren 13an (martitzena) aurkeztuko dugu antzokian, arratsaldeko 18:30ean hasita.
Ondorengo bideoa Orioko Auzoko egitasmoari dagokiona da:
Deialdiak
Berbalaguna: Izen emateko epea. Urriak 31
Aurkezpena: Urriak 13, asteartea. Antzokian
Informazio gehiago/izena emateko:
berbalaguna@pilpilean.com / auzoko@pilpilean.com / 943751304 (Arrate/Maialen)