Euskaltzaleon sagardotegian izena eman nahi?

Urtero legez, Sagardotegi sasoia iritsi zaigu eta Korrika kulturalaren testuingurupean aurtengoan ere Pil Pileanetik sagardoaz, janaz eta euskaraz gozatzeko proposamena luzatu nahi dizuegu.  Martxoaren 14an egingo dugu osteratxoa "Urdaira" sagardotegira eta izen ematea zabalik dago! Bazatoz?

Kartela 2015

 

Izen emateko azken eguna martxoaren 8a izango da, domeka. Eta ordura arte herriko gune ezberdinetan izango dugu horretarako aukera: Arrano tabernan, Gaztetxean, Gaztelupen edota Pil Pileanen.

 

Izen emateak prezio ezberdina izango dugu bazkide direnentzat (35 euro) eta ez direnentzat (40 euro). Eta bi kasuetan, janaz eta edariaz gain, joan etorrirako autobusa ere sartzen da prezio horren baitan.

 

Irteera, martxoaren 14an eguerdiko 12.30ean egingo dugu Estazio kaletik. Eta buelta berriz, iluntze inguruan. Bueltarako ordu zehatza joateko asmoa dugunon artean zehaztuko dugu. 

 

Korrika 19 dugu aurtengoa. Eta EUSKAHALDUN gisa gozatzeko beta hartuko dugu martxoaren 14an. Lagun giroan eta euskaraz, elkarrekin egoteko, kantatzeko eta dantzatzeko aukera paregabea, beraz.

 

Bertan alkartuko gara, ezta? 

 

Bitartian, segi goxo eta euskahaldun!