Soraluzeko PSE-EEk mozioa aurkeztu du Europar Batasunak daraman errefuxiatuen politikaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Alderdi Sozialista 2016ko mar. 21a, 14:41

Soraluzeko PSE-EE-k Udaletxeko Osoko Bilkurari eskatzen dio Europar Batasuneko liderrak Turkiarekin lortutako akordioaren aurka daudela adieraztea. Akordio horretan, Europar Batasunak  Europara heltzen diren migratzaile guztiak bueltatzea eskatzen dio Turkiari, asilo politikoa eskatzen duten siriarrak barne. 

Errefuxiatuak bizitzen ari diren egoera larri honen aurrean, giza eskubideak eta nazioarteko asilo eskubideak errespetatzen dituen premiazko erantzun bat ematea exijitzen diogu Europar Batasunari.

MOZIOAREN TEXTU OSOA

Arrazoien azalpena:

Martxoaren 8an, asteartea, Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu Buruek aurreakordioa lortu zuten Europar Batasunera Turkiatik barrena heltzen ziren migratzaile guztiak –baita Siriatik eta beste edozein herrialdetatik etorrita asiloa eskatu duten pertsonak ere– Turkiara deportatzeko programa abian jartzeko. Horren truke, Turkian jada finkatuta dauden beste hainbeste errefuxiatu Batasuneko Estatuek beste leku batera bidali beharko dituzte, estatu turkiarraren aldeko beste hainbat neurri ekonomiko eta politikoez gain.

Euskal sozialiston iritziz, itun hori berretsiz gero, Europar Batasunak asiloaren inguruko nazioarteko zuzenbideari buruzko nazioarteko hitzarmenak urratuko lituzke. Eta gainera, Europar Batasuna desegiteko prozesuaren aurrean egongo ginateke. Euskal sozialistok ez dugu Europa hau onartzen, eta gure ustez Turkiarekin ezin da interes-akordio bat lortu errefuxiatuen eta migratzaileen eskubideak trukean erabiliz. Onartezina iruditzen zaigu.

Alderdi Sozialistatik uste dugu, Bigarren Mundu Gerraz geroztik bizi izan dugun krisi larriena den honen aurrean, Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu Buruek aurreakordio immorala eta ez oso legezkoa  sinatu dutela. Izan ere, hedabideetatik bildutako informazioak baieztatuz gero, aurreakordio hori asilo-eskubidearen eta giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmen askoren aurka doa.

Alderdi Sozialistak bere atxikimendua adierazten du gobernuz kanpoko erakundeen, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren eta giza eskubideen aldeko aktibisten eskaerarekin. Bertan, errefuxiatu andanak itzultzeko Europar Batasunak eta Turkiak lortutako aurreakordioa salatu eta erretiratzeko eskatzen da. Gainera, errefuxiatuen krisiari berehala irtenbidea ematea eskatzen da giza eskubideak defendatuz, korridore humanitarioak sortuz, haiek errespetuz eta elkartasunez hartuz, eta Europar Batasuneko kideen artean asiloa lortzeko aukera emanez.

Hori guztia kontuan hartuta, Udal honetako Talde Sozialistak ondorengo Mozio hau aurkezten du Udalbatzan eztabaidatu eta onartzeko:

 1.- Europar Batasunera heltzen diren migratzaile guztiak –baita Siriatik eta beste edozein herrialdetatik etorrita asiloa eskatu duten pertsonak ere– Turkiara itzultzea jasotzen duen Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu Buruek eta Turkiak lortutako akordioaren aurka dago Udalbatza.

 2.- Pertsona errefuxiatuek bizi duten egoera larriaren aurrean, giza eskubideak eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko duen premiazko erantzun humanitarioa emateko eskatzen die Udalbatzak Europar Batasunari eta Estatu kideei. Horren haritik, Europar Batasunak sinatutako giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenak edo asiloko nazioarteko zuzenbidea errespetatuko ez dituen edozein akordio, itun, hitzarmen edo ekintza-proposamen erretira dezaten eskatzen die Europar Batasuneko Gobernuari eta Estatu kideei.

 3.- Udalbatzak bat egiten du Europa osoko erakunde sozial, sindikatu eta alderdi politiko askok sinatutako “Pasabide Segurua” adierazpenarekin. Eta horren ildotik, pasabide humanitarioak sortzeko agindu dezaten, eta errespetuan oinarrituz, pertsona horiei Europar Batasuneko 28 Estatu kideen artean asiloa eman diezaieten eskatzen die Europar Batasunari eta bere Estatu kideei.