Agiri honek Eibarko txakurtegiaren kudeaketa alda dadila eskatzen du, zero hilketa filosofiarekin bat egingo duen erakunde babeslea bihur dadin. Eibarko txakurtegia Debabarreneko mankomonitateak kudeatzen du eta eskualde osoari eskaintzen dio zerbitzua. GEPE agiriaren bitartez, erakunde honi eskatzen zaio: animalien populazioa kontrolatzeko esterilizazioak duen garrantziari buruzko kanpainak egitea, dendetan erosi beharrean kalean uzten diren animaliak adoptatzeko kanpainak bultzatzea eta animali bat hartzeak duen erresponsabilitateari buruzko kanpainak sustatzea, beste erakunde batzuekin lan egin dezala proposatzearekin batera.